Sauf Desserte Locale

Sauf desserte locale (2017).
Schengen lurraldeko ustezko zirkulazio askearen tranpa mugen kodeko 25. artikuluan ezkutatzen da: arau honen arabera, estatuek barne mugetako kontrolak aldi baterako berrezartzeko eskubidea dute. Ondorioz, Europar Batasuneko barne mugen kontrolak maiz berrezartzen dira eta oinezko mugabideak segurtasun pasiboko hesiekin isten dira
–2006tik hona, Frantziak hamalau aldiz itxi ditu eta Espainiak, bitan.
Barne- eta kanpo-mugen itxiera ermatzeko hormigoizko blokeak zutitzen dira; egun erabiltzen diren modu berri hauek garai batean mugako marra zehazten  zuten mugarrien sinboloak bilakatu dira. Gertaera hauek muga-eredu berriak proposatu, marraztu, eraldatu eta birplanteatzeko ahalmena duten botereak antzemateko aukera eskaintzen dute.