Hobe itxita etxetiarrekin baino


2014. Oier Gil y Urtzi Saez.

“Hobe itxita etxetiarrekin baino” lanaren iturburua krisi ekonomikoan murgilduta gauden honetan proiektu bat sortzeko boronatea izan zen. Finantza-egoera ezin okerragoa da eta herritar askok ezin dute etxebizitza ordaindu. Gauzak horrela, pertsona batzuk utzitato eraikin eta etxebizitzak hartzea erabakitzen dute eta Udalek, denbora gutxian kanpora botatzen dituzte.  Jendea kanpora bota ondoren, gainera, sarbide guztiak zementuz hormatzen dituzte, berriz ere inor sar ez dadin. Hala, non bizi ez daukan jendearentzat, kalea, atariak, zubi azpiak eta kutxazain automatikoak logela bihurtzen dira.

Badirudi, beraz, Gobernuek eta Udalek nahiago dutela etxebizitzak hustea eta jendeak, etxean baino, kalean lo egitea; “Hobe itxita etxetiarrekin baino” da beraien pentsamoldea. Getxoko udal-gobernuearen erakunde den GetxoArtek stand bat utzi zigun erakusketak irauten duen bitartean gure proiektua aurkezteko.  Guk standeko sarbidea zementuzko blokeekin hormatzea erabakigenuen, esku hartzea edo ikustea eragozteko, Gobernuak etxetik kanpora botatako familiak bizi ziren etxebizitza eta eraikinen sarbideak hormatzen dituen moduan. Horrez gain, lurrean telebista -pantaila bat jarri dugu, non ateak eta lehioak zementuz itxita dauzkaten hainbat eraikinen irudiak ikusten diren.

Proiektua amaitzeko, harresia behera bota genuen, Berlingo harresiaren erorieraren 25. urteurrenarekin bat eginez.