G.!

2013. Bideo instalazioa.

Bideo instalazio honetan, taldean borrokatzearen beharra azaltzen da. Ideia, pentsamodu eta jarrera desberdinen artean adosteko beharra nabarmentzen da, jendetzaren artean adospuntuak aurkituz, denok norabide berean borrokatzeko dagoen beharra azaleratuz.

Ideia, pentsamodu eta jarrerak, pertsona baten gorputzaren mugimendu desberdinen bidez irudikatzen dira proiektuan. Hiru estrukturetan sailkatuz, adostasun prozesua “led” estetika duen proiektatutako bideo baten bidez adierazten da. Bukaerako ideia Braille hizkuntzan irudikatzen da, puntu desberdinen artean logika bat adosteak dakarren emaitza zentzudunaren lekuko.