Kakitten Project

2015. 1080 argazki.

Errepikapen konpultsioa, Sigmund Freudek gizakiek ekintza bat, pentsamenduak, eszena edo egoera desatsegin eta mingarriak errepikatzeko dugun joera definitzeko sortutako kontzeptua da. Heriotza pultsioa, bestalde, bizitza organiko guztiek bizitzan zehar lehenago bizitako egoerak bilatzera bideratutako ekintzak burutzearen joera da psikoanalista austriarraren arabera. Errepikapen pultsioa, beraz, bi kontzeptu hauek uztartzean sortzen da.

Intimitate handiko une batean gaur egungo extimitate narzisista kritikatzeko asmoz egindako autoerretratatutze ekintza, adikzioan bilakatzen da. Estokolmoko sindrome sortzaile hau pairatuz, duela hiru urtetik hona komunera egindako bixita guztietan bere burua komunean eserita argazkitatzeko beharra du sortzaileak. Iraungitze datarik gabeko ekintza hontan, argazki bakoitzak artistaren bizitzako momentu bat gartzelaratzen du. Perspekiba zenitalean ateratako eta konposaketa berdinean argazkitutako autoerretratu guztiak paretan jartzean, errepikapenean oinarritutako osotasun bat sortzen da. Mosaikoak, artistaren bizitzaren denboran zehar bidaiatzea ahalbidetzen du ikuslearen begiradaren gidaripean. Begirada bakoitzak denboran zehar ibilbide pertsonal, bakar eta errepikaezina egiten du, denbora jauzietaz artistaren gorputzaren aldaketei esker jabetuz. Honela, begirada bakoitzak jada bizi izandako bizitza baten ibilbide desberdina sortzen du.

This error message is only visible to WordPress admins

Error: No feed found.

Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.