Racking focus

Oier Gil eta Abel Jimenez.

Hiru kartelek eta bideo batek hasten dute distrazio ekintza. Suziriak eta su artifizialak. Ikuslegoa entretenitua dago ikuskizunaz gozatzen. Queen taldearen show must go on-etik Janet Jacksonen titiraino, Alemaniaren munduko kopatik igaroz. Lebron James Michael Jordan baino hobea al da? Turistak ilargian eta David Guetta George Clooneyren ezkontzan. Di Cappriok ez du Oskar saririk sekula irabazi eta Amy Whinehouse drogaz hil da.

Norbanakoari pentsatzen uzten ez zaiola dio Chomskyk, horrela errezagoa delako benetako errealitatetik at mantentzea. Ford edo L’Orealen iragarki batean bezala, hizki txikia irakurri beharra dago erreaitatzeaz ohartu ahal izateko: Manchester United-ek Bastian Schweinsteiger fitxatu berri duen bitartean, Europako Parlamentuan TTIPa sinatzeko lanean ari dira isilpean.

Erakusketaren helburua jendea konzientziatzea da, ikuskizunaren despistepean bizi ordez benetan gertatzen diren gertaerez ohar daitezen. Foku aldaketa baten beharra dago; Superbowleko finaletik Europear parlamentura, subjektu aktiboa izan gaitezen benetako garrantzia duten erabakietan. Ia irakurtezinak diren hizki txikiak argazkien eta bideoaren beheko aldean kokatuz, AMPERSAND kolektiboak errealitate soziopolitiko dosi bat injektatzen du ikuskizunaren irudiekiko kontrastean. Because the show must now go on!