Banderaren herria

2013. Bideoa.

Ikusmen arazoak dituen haur Ghaniar bat bere estatuko bandera arro astintzen dabil Accrako orfanato batean baina ez da ohartzen bandera dela bera astintzen duena. Beste batzuen artean, Amerikako Estatu Batuengatik gobernatua den bandera. 2009 urtean Barack Obama lehendakariak egindako bisitan, oparotasuna agindu zion bere lurrean urre ugari izan arren, miseria gorrian bizi eta lehen munduko estuatuen expropiazioa eta lapurketa jasaten duen herri honeri. Bost urte igaro ostean, hiru koloredun banderaren itzalpean ezkutatutatzen den Amerikar Estatu Batuengandik gobernaturik jarraitzen du Ghana errepublikak eta Obamak zin egindako oparotasunaren aztarnarik ez da ageri. Horrela, irudietan agertzen den umezurtza tela zati horregandik astindua da.

Bandera honen benetako izaeraren parekotasuna Estatu Batuen ereserkiaren alderantzizko erreprodukzioan aurkitzen da, Barak Obamaren sasi hitzen lekuko. Hitz hauek, kolorea kentzen diote izatez zoriontsua den herri miresgarri honeri. Junior da  ikasketa gabeziagatik eta ezjakintasunarengatik gorri, berde eta hori koloreko bandera izardunaren gatibu izateaz gain, aski harro astintzen duen haurraren izena.