J.G.I

2016. Bideoa. 3:44.

José Garmendia Iriondo (J.G.I) gobernu frankistak atxilotu zuen 1938an salaketa faltsu baten ondorioz, Frente Popularrari lagundu izana egotzita. San Kristobaleko espetxetik igaro ostean, Nafarroako Ibero herriaren inguruko lurretan erail eta lurperatu zuten. Bere familiak ezin izan zuen bere gorpua aurkitu lurperatze duin bat eman ahal izateko.

78 urte ondoren, 2015eko Abenduan, ustez Garmendiaren gorpua beste hainbat eraildakorekin batera zegoela uste zen lurretan bilaketa hasi zen. Bideoan, bilaketa honen irudiak erakusten dira, Joseren Martina Garmendia alabak bere aitaren erailketaren istorioa kontatzen duen bitartean.

Bilaketa hontan ere ez zuten J.G.I-ren gorpua topatzerik izan.